Gaur egungo sarreren zer ehuneko aurreztu beharko nuke erretirorako?
Erretirorako aurrezteko erabili beharko duzun zenbatekoa hauen/honen mende egongo da:
Mantendu nahi duzun sarrera maila
Aurrezten hasten zaren adina
Mantendu nahi duzun sarrera maila
Pentsio publikoaren gehieneko mugak erretiroa hartu aurreko soldata baino txikiagoak dira sarritan.
Gizarte Segurantzako pentsioak emango dizuna baino sarrera maila handiagoa izan nahi baduzu eta erretiroa hartu aurreko urtean izango zenukeen bizi mailari eutsi nahi badiozu, zure aurrezkiak erabili beharko dituzu osagarri gisa.
Adibide praktikoa
Mariak 40 urte ditu, 25 urte zituenetik ari da lanean eta 40.000 € gordin irabazten ditu urtean.
65 urterekin erretiroa hartzean, aurretik zuen azken soldataren % 81 estaliko du Gizarte Segurantzak.
Gizarte Segurantzaren estaldura adinaren eta soldataren arabera*
Soldata |
30 urte |
40 urte |
50 urte |
60 urte |
20.000 € |
82% |
86% |
90% |
96% |
40.000 € |
77% |
81% |
84% |
88% |
60.000 € |
53% |
55% |
56% |
59% |
*Soldatak KPI aurreikusiaren arabera hazten direla eta 65 urterekin erretiroa hartzean pentsioaren %100 jasotzeko adina urtez kotizatu dela jotzen dugu.
Aurrezten hasten zaren adina
Oso garrantzitsua da lehenbailehen aurrezten hastea; izan ere, zenbat eta gertuago gauden erretirotik, ahalegin handiagoa egin behar da.
Adibide praktikoa
Mariak bere sarrera maila % 100ean mantendu nahi du erretiroa hartzen duenean, bizi bitartean
Horretarako, gaurtik aurrera aurreztuko du, gutxi gorabehera urteko soldata gordinaren % 13, profil moderatuko plan batean.
Erretirorako aurrezteko erabilitako sarrera gordinen ehunekoa*
Soldata |
30 urte |
40 urte |
50 urte |
60 urte |
20.000 € |
8% |
10% |
12% |
18% |
40.000 € |
10% |
13% |
20% |
51% |
60.000 € |
21% |
31% |
54% |
175% |
*Adinaren arabera, soldata gordina eta inbertsio-profil moderatuta.
Maria 10 urte barru hasiko balitz aurrezten, bere bizi-mailari eusteko beharko lukeen aurrezkia % 20ra arte igoko litzateke. Aldiz, duela 10 urte hasi izan balitz, % 10 bakarrik aurreztu behar izango zukeen.